MUSEO BIZIAK PROIEKTUA

Proiektu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Berril@b taldeak koordinatzen du. Proiektuarekin, eta teknologia berrien laguntzarekin, jendeak inguruko ondareari buruz gogoeta egitea sustatu nahi da, gizartearen partaidetza bultzatuz. Bertan talde ugarik hartzen dute parte eta horien artean Teknologia Berriak irakasgaiko ikasleak gaude.

Bisita gaitzazu HEMEN klikatuz!

jueves, 29 de mayo de 2008

MUSEO BIZIAK PROIEKTUA: MAKING OFF

Jakin nahi duzue nola egin genuen proiekturako bideo artistikoa??
Ikusi arretaz, hemen argitzen dizuegu:

MUSEO BIZIAK PROIEKTUA

Hemen plastika eta Teknologia Berriak irakasgaietarako egin dugun bideoa. Hau plastikarako eginikoaren emaitza da. Bideo honetan, XXI. mendeko emakume zein gizonezkoen identitateari buruzko hausnarketa bat egin nahi izan dugu, emaitza irudi bidez azalduz eta gure gorputz espresioa eta musika gehituz.

PROIEKTU EZ OFIZIALA

Hemen proiektua egiten ari gineneko zenbait esperientzi... Proiektu ez ofiziala dela esango nuke!

jueves, 22 de mayo de 2008

MAIATZAK 22

Gaurko saioan orain arte egindakoa zuzentzen saiatu gara... Bakoitzak daki zer den ondo ez duena, edota falta zaiona, eta guzti hori begiratzen pasa dugu saioa.

Bestalde, proiektuarekin aurrera jarraitzen dugu eta oraindik "virus"aren arazoarekin gaudenez, zenbait informazio galdu dugu. Hala ere ostegunerako lan majo bat ekarriko dugun.. Ziur!

5. TALDE ARIKETA

IKT AKTIBITATEAK

miércoles, 21 de mayo de 2008

MAIATZAK 21

Gaurko saioan Joxemik irakasgaiari buruz hitz egin digu, zer egin dugun, zer gelditzen zaigun eta azken egunetan zer egingo dugun azalduz. Badirudi gustura dagoela ikasleok izan dugun jarrerarekin.

Hurrengo ostegunean gure lanak aurkeztu behar ditugu gelan, baina guk oraindik lanean dihardugu. Plastikako lanarekin ari gara jo eta ke, baina zenbait arazo izan ditugu eta oraindik ez dugu montaje guztia amaitu. Dagoeneko marrazki, argazki, testu... ezberdinak MovieMaker.ean ditugu, baina oraindik bideoa grabatzea falta zaigu.

Gure bideoan identitateari buruz hitz egin nahi dugu eta horretarako gizon, zein emakumeen rolak aztertu ditugu arlo ezberdinetan, hori irudi bidez azaltzeko asmoz. Irudiak montatu ondoren gure antzezpena batu nahi diegu, azken emaitza bideo batean grabatuz. Ondoren bideoaren "makin off"a gure hitzez eta irudi gehiagoz azaldu nahi dugu. Hori da asmoa eta horretan dihardugu...

Gaurko saioan montaje hau egiteko izan ditugun arazo horietako bat konpontzen saiatu naiz. Nire ordenagailua eta USBa kutsaturik daude, baita taldekideen USBak ere eta Patxik zorte okerragoa izan du: bere ordenagailua ez da piztu ere egiten. Beraz gaur antivirus ezberdinak probatzen ari naiz, arazoa konpontzeko asmoz!

jueves, 15 de mayo de 2008

miércoles, 14 de mayo de 2008

MAIATZAK 14

Gaurko saioa blogean argazkiak sartzen eman dut, talde kideen argazkiak.
Bideoaren inguruan oraindik ezer asko ezin esan, plastikako lanarekin ari baikara oraindik...

ZER TEKNOLOGIA ERABILTZEN DITUZU?

Zer Teknologia Erabiltzen dituzu? jardueraren emaitzak grafiko bidez azaldu behar ditugu eta horretarako aukera ezberdinak ditugu:
1. Grafikoa google docs.en bidez egin dezakegu.
2. Excell erabili grafikoa egiteko.

Gure grafikoa google docs.en bidez egin dugu:

martes, 13 de mayo de 2008

ZER TEKNOLOGIA ERABILTZEN DUZU?

Taula hau bidali ziguten egunean lehenago joan behar izan nuen, baina taldekideak han zeudenez egin beharreako ondo jaso zuten.
Irakasleak TAULA HAU bidali zigun eta jarduera hau nola egin behar genuen azaldu zuen.

MAIATZAK 13

Gaurko saioan blog-ean lanean ibili gara.
Bakoitzak nahi duen modura azaldu dezake blog-eko informazioa, baina ahalik eta modu egokiena bilatzen saiatu behar dugu!
Erabilgarriak izan daitezkeen zenbait helbidetara jo dugu: Batetik, clocklink.com orrialdean sartu eta ordulari bat aukeratu dugu gure blog-ean erabiltzeko eta ondoren free-blog-content.com orrialdean egutegi bat hartu dugu.
Niri dagokidanez, oraindik lan asko egin behar dut orrialdearekin bertako informazioa modu erabilgarrian azaldu nahi badut, beraz horretan dihardut...

jueves, 8 de mayo de 2008

KALTURA

Kalturak bideoak egiteko aukera ugari ematen ditu eta honen inguruan bideo bat sortu genuen apirilak 15ean klasean. Hona hemen egindakoa:

miércoles, 7 de mayo de 2008

MAIATZAK 7

Gaurko saioan zenbait duda argitu ditugu egin beharreko lanen inguruan. Hasiera batean lanak googleko dokumento bezala konpartitu behar genituela pentsatzen genuen, baina gaur gure blog.ean sartu behar ditugula jakin dugu eta horretan eman dugu saioa.
Googlen dokumentuak publikatu eta ondoren gure blogean binkulo baten bidez publikatu

4. TALDE ARIKETA

BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA... NON, NOLA?

3. TALDE ARIKETA

INGURUNEAREN ALDAKETAK IKASLEAREN IKUSPEGITIK

2. TALDE ARIKETA

TEKNOLOGI ETA GURE IRAKASKUNTZ GIROKO ALDAKETAK

1. TALDE ARIKETA

TEKNOLOGIAK ZERTARAKO?

martes, 29 de abril de 2008

APIRILAK 29

Gaurko saioa lanerako izan dugu.
- Alde batetik, orain arteko lanak entregatu behar ditugu.
- Bestalde museo biziak proiektua.
Proiektu honetan euskal emakumeen identiari buruz hitz egin behar dugu eta horretarako, euskal gizon eta emakumeek arlo ezberdinetan dituzten estereotipoei buruz hitz egitea erabaki dugu: gizon emakumeak politikan, familian, artean, sexuan...
Teknologiaz gain, arlo artistikoa landu behar dugu plastikarako... Lan asko dugu aurretik!!!!

miércoles, 23 de abril de 2008

APIRILAK 23

Gaurko saioan 5. lana egiteko Access erabiliz datu base bat osatu dugu gelan eta pantallazoen bidez pausoak gordetzen joan gara. Eman ditugun pausoak:
•Archivo → Nuevo → Base de datos en blanco → Teknologia Berriak izena jarri → Crear una tabla en vista diseño → Taula osatu.

•Crear un formulario utilizando un asistente→ Campos disponibles, campos seleccionados.era pasa

→ Siguiente→ Justificado → Siguiente → Mezcla → Siguiente → Título del formulario: HAUR HEZKUNTZA ETA IKT → Finalizar
Sortu dugun base hau erabiliko dugu 5. lana egiteko.

martes, 22 de abril de 2008

Apirilak 22

Museo biziak plataforman sartu gara gaur. Oraindik sartu gabe zeudenak bertan izena emateko aukera izan dute eta ondoren egin beharreko lanari buruzko argibideak eman dizkigu irakasleak.

Zigor eta ni teknologia berriak ikasgaiko ikasleak izateaz gain, plastikako ikasleak ere bagara. Estitxu eta Joxemi proiektu honetan batera daudenez, bi ikasgaiak batzeko aukera eman digute eta ondorioz, bi ikasgaietan proiektu berbera landuko dugu: euskal emakumeen identitatea XXI. mendean.

Nahiz eta gaia ezagutzen dugun, nondik norakoak definitu behar ditugu oraindik. Zer da lortu nahi duguna? pentsatzen hasi beharra dugu, gaia mugatzearren.

Beraz, bi ikasgaietan proiektu berbera garatuko dugu, baina bakoitzean zeregin ezberdinak izango ditugu. Hau da, plastikan arlo artistikoan zentratuko gara eta teknologia berriaken aldiz, arlo teknologikoan.

martes, 15 de abril de 2008

MOVIE MAKER

Windows Movie Maker erabiliz eginiko bideoa.

APIRILAK 15

Gaurko saioan…
Artxibo ezberdinak sortzeko programei buruz hitz egin dugu:
· Photo Story: imagenak erabiliz
· Movie Maker: bideoak, irudiak, ahotsa… erabiliz pelikula bat sor dezakegu programa hau erabiliz.
· kaltura: (atera den programa berri bat): online bideo editore bat
· Audacity: gure ahotsa grabatzeko eta aldi berean, nahi izanez gero, musika gure ahotsarekin batera grabatzeko.

PROGRAMAK ezagutu ondoren:
GOOGLErekin zenbait irudi aukeratu eta gorde.
Windows Movie Maker erabiliz pelikula bat sortu.
Kaltura.com orrialdera joan eta bertan izena eman.
Get Interactive placer, Create an account Sign in, Add to this video, Image (gure kasuan), Browse (ARGAZKIAK AUKERATU), Upload, Next, Tags (etiketa jartzeko), Finish, Ok, Add more media (gauza gehiago sartu nahi baditugu), Video, Browse, Upload, Finish, Ok
Pauso guztiak egin ondoren pelilula bukatu eta publikatu dugu:

APIRILAK 9

Saio honetan teknologia berrien inguruan hitz egiten duten bi bideo ikusi genituen. Ikusi ondoren denon artean komentatu eta honi buruzko lan bat egiten hasi ginen.Lana egiteko taula bat osatu genuen googleko dokumentu bat sortuz. Horretarako googleko gure kontuan sartu eta bertan Docs.en taula bat sortu genuen, taldeko partaideekin konpartitzeko.Helburua: teknologiak izandako garapena, teknologia ezberdinak eta hauen alde onak eta txarrak komentatzea.

BIDEOEN INGURUAN

Bideo hauek teknologia berrien erabilerari buruzko kritika bat egiten dute. Teknogia berriak etengabe zabaldu doaz eta gero eta gehiago erabiltzen ditugu, baina hezkuntza formalean ez da erabilera hau bultzatzen. Ez gaituzte teknologia berrietan hezten, nahiz eta erabat zabaldu diren gure gizartean.

Teknologia baliabide bat da, baina eman beharreko aldaketa zertan datza? Eskolak teknologia berrien mundura gerturatu behar du, hauek ezagutu eta zabaltzeko. Baina teknologiak ez du gure helburua izan behar, gure helburuak lortzeko baliabidea baizik, beste baliabide pedagogiko bat.

2. BIDEOA

Gaur egungo teknologiaren erabilerari buruz hitz egiten da. Zer egiten da hezkuntzan? Bideo honetan hezkuntzan teknologia berrien erabilera bultzatzea eskatzen da; teknologia baliabide pedagogiko gisa, egun egiten ditugun gauza ezberdinak teknologia bidez ere egin baitaitezke.

1. BIDEOA

Zer esaten da bideoan?
Gaur egungo hezkuntza sistemari kritika: hezkuntzan ematen ari den aldaketa ez doa gizartearen aldaketarekin bat. Teknologiaren munduan aldaketa izugarriak ematen ari diren bitartean, hezkuntzan ez dira aldaketa hauek atzematen, betiko ohiturei loturik jarraitzen dugu.

martes, 8 de abril de 2008

TALDEKIDEEN TAULA

1. Taldekideekin dokumentuak konpartitzeko googlen sartu gara berriz ere.
2. Ondoren gure kontuan sartu eta Docs.era joan.
3. New Document, Table, Insert Table
4. Tabla honetan gure izena eta blogaren helbidea jarri dugu eta baita taldekideen izenak ere.
5. Gero: share, share with others, invite people as collaborators, zigor_3@yahoo.es, invite collaborators

Hau egin ondoren gure taldekideari mezua iristen zaio eta gure taula jasoko du. Hasi gara informazioa konpartitzen...

APIRILAK 8

Saioan zehar bideo bat sortzen ikasi dugu eta azkenik gure blogean sartu dugu.
Horretarako:
1. Ikastaroko orrialdean sartu eta bertan dauden irudiak hartu ditugu, hauek karpeta berri batean sartuz.
2. Photo Story 3 for Windows programa erabili dugu bideoa sortzeko.
Bideoan gordetako argazkiak sartu eta nahi duzun formatoarekin bideo bat sortu.
3. Googlen sartu eta sortutako bideoa igo. Horretarako VIDEOS, eta bertan SUBIR VIDEOS. Gure kontuan sartzeko eskatuko digu eta bertatik bideoa igo.
4. Bideoa onartu duenean iriki egingo dugu ikusteko. Bertan CORREO ELECTRONICO-INTEGRAR HTMLra joan eta bertan ematen digun kodea kopiatzen dugu.
5. Gure blogeko sarrera berri batean kodea HTMLn kopiatu eta listo! sartu dugu bideoa blogean...

BIDEOA

AURREKO SAIOKO ARGAZKIA

jueves, 3 de abril de 2008

LEHEN SAIOA

Lehen saioan ikusiriko PowerPointa:

Apirilak 3: saioan eginikoa

Gaur hasi gara lanean eta horretarako lehendabizi ikasgaiaren aurkezpen txiki bat izan dugu.
Atzoko saioan ikastaroan erregistratu ondoren, gaur www.google.es orrialdean sartu eta bertatik blog bat sortu dugu ikasle bakoitzak.
Blogaren helbidea: http://liturbe.blogspot.com
Behin orrialdea sortu dugunean, honek ematen dizkigun aukera ezberdinak erabiltzen hasi gara:
1. Lehen sarrera bat, lehen mezu bat editatuz.
2. Bideo bat sartu dugu. YouTuben hezkuntzari buruz dagoen bideo bat hartu eta bakoitzak bere orrialdean sartu du. Horretarako edición HTMLn erabili dugu, bideoaren "embed" kopiatu ondoren.
3. Ondoren argazki bat sartu dut. Horretarako add image erabili dut.
4. Gure orrialdearen irudi bat gordetzearren, impr pant erabili dugu. Paint programa ireki, bertan edición pegar aukeratu eta JPG formatoan gorde. Ondoren, aurreko pausoan egin dudan moduan, blogean añadir nueva entrada eta add image-en bidez orrialdearen lehen irudia gorde dugu.

NOLA TXERTATU IRUDI BAT BLOGEAN




EIDER ETA IOSU

NIRE ILOBATXOAK...

HEZKUNTZAri buruzko bideoa

Bideo hau asko gustatu zait:

Apirilak 3

Nahiz eta gaur bigarren saioa izan, gaur hasi gara lanean. Ezer baino lehen blog pertsonala sortu eta gero gerokoak... Bloga sortzeko google.es-en sartu eta bertan gure kontua sortu dugu hotmaileko helbidea erabiliz.