MUSEO BIZIAK PROIEKTUA

Proiektu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Berril@b taldeak koordinatzen du. Proiektuarekin, eta teknologia berrien laguntzarekin, jendeak inguruko ondareari buruz gogoeta egitea sustatu nahi da, gizartearen partaidetza bultzatuz. Bertan talde ugarik hartzen dute parte eta horien artean Teknologia Berriak irakasgaiko ikasleak gaude.

Bisita gaitzazu HEMEN klikatuz!

miércoles, 21 de mayo de 2008

MAIATZAK 21

Gaurko saioan Joxemik irakasgaiari buruz hitz egin digu, zer egin dugun, zer gelditzen zaigun eta azken egunetan zer egingo dugun azalduz. Badirudi gustura dagoela ikasleok izan dugun jarrerarekin.

Hurrengo ostegunean gure lanak aurkeztu behar ditugu gelan, baina guk oraindik lanean dihardugu. Plastikako lanarekin ari gara jo eta ke, baina zenbait arazo izan ditugu eta oraindik ez dugu montaje guztia amaitu. Dagoeneko marrazki, argazki, testu... ezberdinak MovieMaker.ean ditugu, baina oraindik bideoa grabatzea falta zaigu.

Gure bideoan identitateari buruz hitz egin nahi dugu eta horretarako gizon, zein emakumeen rolak aztertu ditugu arlo ezberdinetan, hori irudi bidez azaltzeko asmoz. Irudiak montatu ondoren gure antzezpena batu nahi diegu, azken emaitza bideo batean grabatuz. Ondoren bideoaren "makin off"a gure hitzez eta irudi gehiagoz azaldu nahi dugu. Hori da asmoa eta horretan dihardugu...

Gaurko saioan montaje hau egiteko izan ditugun arazo horietako bat konpontzen saiatu naiz. Nire ordenagailua eta USBa kutsaturik daude, baita taldekideen USBak ere eta Patxik zorte okerragoa izan du: bere ordenagailua ez da piztu ere egiten. Beraz gaur antivirus ezberdinak probatzen ari naiz, arazoa konpontzeko asmoz!

No hay comentarios: