MUSEO BIZIAK PROIEKTUA

Proiektu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Berril@b taldeak koordinatzen du. Proiektuarekin, eta teknologia berrien laguntzarekin, jendeak inguruko ondareari buruz gogoeta egitea sustatu nahi da, gizartearen partaidetza bultzatuz. Bertan talde ugarik hartzen dute parte eta horien artean Teknologia Berriak irakasgaiko ikasleak gaude.

Bisita gaitzazu HEMEN klikatuz!

martes, 22 de abril de 2008

Apirilak 22

Museo biziak plataforman sartu gara gaur. Oraindik sartu gabe zeudenak bertan izena emateko aukera izan dute eta ondoren egin beharreko lanari buruzko argibideak eman dizkigu irakasleak.

Zigor eta ni teknologia berriak ikasgaiko ikasleak izateaz gain, plastikako ikasleak ere bagara. Estitxu eta Joxemi proiektu honetan batera daudenez, bi ikasgaiak batzeko aukera eman digute eta ondorioz, bi ikasgaietan proiektu berbera landuko dugu: euskal emakumeen identitatea XXI. mendean.

Nahiz eta gaia ezagutzen dugun, nondik norakoak definitu behar ditugu oraindik. Zer da lortu nahi duguna? pentsatzen hasi beharra dugu, gaia mugatzearren.

Beraz, bi ikasgaietan proiektu berbera garatuko dugu, baina bakoitzean zeregin ezberdinak izango ditugu. Hau da, plastikan arlo artistikoan zentratuko gara eta teknologia berriaken aldiz, arlo teknologikoan.

No hay comentarios: