Jakin nahi duzue nola egin genuen proiekturako bideo artistikoa??
Ikusi arretaz, hemen argitzen dizuegu:
SARRERA
MUSEO BIZIAK PROIEKTUA
Proiektu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Berril@b taldeak koordinatzen du. Proiektuarekin, eta teknologia berrien laguntzarekin, jendeak inguruko ondareari buruz gogoeta egitea sustatu nahi da, gizartearen partaidetza bultzatuz. Bertan talde ugarik hartzen dute parte eta horien artean Teknologia Berriak irakasgaiko ikasleak gaude.
Bisita gaitzazu HEMEN klikatuz!
Bisita gaitzazu HEMEN klikatuz!
ETIKETAK
- EGUNKARIA (24)
- BIDEOA (9)
- MUSEO BIZIAK (8)
- TALDE ARIKETAK (5)
- ARGAZKIAK (3)
- TAULAK (3)
- ACCESS (1)
- AZALPENAK (1)
- GRAFIKOAK (1)
- IRUDIAK (1)
- KALTURA (1)
- PHOTO STORY (1)
- POWER POINT (1)
jueves, 29 de mayo de 2008
MUSEO BIZIAK PROIEKTUA
Hemen plastika eta Teknologia Berriak irakasgaietarako egin dugun bideoa. Hau plastikarako eginikoaren emaitza da. Bideo honetan, XXI. mendeko emakume zein gizonezkoen identitateari buruzko hausnarketa bat egin nahi izan dugu, emaitza irudi bidez azalduz eta gure gorputz espresioa eta musika gehituz.
PROIEKTU EZ OFIZIALA
Hemen proiektua egiten ari gineneko zenbait esperientzi... Proiektu ez ofiziala dela esango nuke!
jueves, 22 de mayo de 2008
MAIATZAK 22
Gaurko saioan orain arte egindakoa zuzentzen saiatu gara... Bakoitzak daki zer den ondo ez duena, edota falta zaiona, eta guzti hori begiratzen pasa dugu saioa.
Bestalde, proiektuarekin aurrera jarraitzen dugu eta oraindik "virus"aren arazoarekin gaudenez, zenbait informazio galdu dugu. Hala ere ostegunerako lan majo bat ekarriko dugun.. Ziur!
Bestalde, proiektuarekin aurrera jarraitzen dugu eta oraindik "virus"aren arazoarekin gaudenez, zenbait informazio galdu dugu. Hala ere ostegunerako lan majo bat ekarriko dugun.. Ziur!
miércoles, 21 de mayo de 2008
MAIATZAK 21
Gaurko saioan Joxemik irakasgaiari buruz hitz egin digu, zer egin dugun, zer gelditzen zaigun eta azken egunetan zer egingo dugun azalduz. Badirudi gustura dagoela ikasleok izan dugun jarrerarekin.
Hurrengo ostegunean gure lanak aurkeztu behar ditugu gelan, baina guk oraindik lanean dihardugu. Plastikako lanarekin ari gara jo eta ke, baina zenbait arazo izan ditugu eta oraindik ez dugu montaje guztia amaitu. Dagoeneko marrazki, argazki, testu... ezberdinak MovieMaker.ean ditugu, baina oraindik bideoa grabatzea falta zaigu.
Gure bideoan identitateari buruz hitz egin nahi dugu eta horretarako gizon, zein emakumeen rolak aztertu ditugu arlo ezberdinetan, hori irudi bidez azaltzeko asmoz. Irudiak montatu ondoren gure antzezpena batu nahi diegu, azken emaitza bideo batean grabatuz. Ondoren bideoaren "makin off"a gure hitzez eta irudi gehiagoz azaldu nahi dugu. Hori da asmoa eta horretan dihardugu...
Gaurko saioan montaje hau egiteko izan ditugun arazo horietako bat konpontzen saiatu naiz. Nire ordenagailua eta USBa kutsaturik daude, baita taldekideen USBak ere eta Patxik zorte okerragoa izan du: bere ordenagailua ez da piztu ere egiten. Beraz gaur antivirus ezberdinak probatzen ari naiz, arazoa konpontzeko asmoz!

jueves, 15 de mayo de 2008
Suscribirse a:
Entradas (Atom)